Txaraman kultur asteburua ospatuko dute

Ataria 2022ko maiatzaren 23a

2019ko Txaramako festetako irudia.

Ostiral zein larunbat honetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Leaburu-Txaramo Udalak; afarietan izena emateko epea bihar amaituko da.

Txaraman festa izango dute asteburuan. Ostiral eta larunbatean hainbat kultur jarduera egingo dituzte, eta bi egunetan afaltzeko elkartuko dira. Izena maiatzaren 24a baino lehen eman beharko da honako bi telefonotakoren batera deituta: 692 431 327 edo Atari Eder etxea 1ºC, edo 619 906 940 zenbakira.

Egitaraua

  • Maiatzak 27, ostirala
    • 19:30. Pintxo eta postre lehiaketa elkartean.
    • Bitartean, auzoko argazki zaharren erakusketa.
    • Lehiaketen ostean, presoen aldeko kontzentrazioa plazan.
    • Afaria elkartean (oilasko errea entsaladarekin, 9 euro) eta jarraian, Luze edo motz bakarrizketa ikuskizuna Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik.
  • Maiatzak 28, larunbata
    • 18:30. Kultur etxean, 5 minutun ikuskizuna, Itziar Urretabizkaia eta Andoni Agirregomezkortaren eskutik.
    • 21:00. Kantu eta bertso afaria elkartean. Bertsolariak: Alaia Martin eta Julio Soto. Kantariak: Mertxe Adurriaga eta Jon Ijurko.
      • Afaria: urdaiazpikoa, bakailao entsalada, txekor masailak patata frijituekin eta gazta tarta izozkiarekin. Edaria, kafea eta kopa. 15 urtetik beherakoek 15 euro eta hortik gorakoek 30. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!