Datozen bi asteburuetarako emanaldiak prestatu dituzte Leaburun

Ataria 2021eko irailaren 21a

Igandean Kimua dantza kolektiboaren 'GenEroa' ikuskizuna ikusteko aukera izango da, eta urriaren 2an 'Luze eta Motz' umorezko bakarrizketa. Biak 18:30ean izango dira, pilotalekuan.

Leaburu-Txaramako Udalak datozen asteburuetarako bi emanaldi antolatu ditu. Batetik, igande honetan, hilak 26, Kimua dantza kolektiboaren eskutik, GenEroa emanaldia izango da, genero ikuspegiaren inguruan dantza ikuskizun original zein berritzailea. 18:30ean izango da, Leaburuko pilotalekuan. Emanaldira joateko irailaren 23a baino lehen izena eman beharko da udaletxean edo 943 675 931 telefonora deituta.

Eta bestetik, urriaren 2rako antolatu dute beste kultur emanaldia: Luze eta Motz umorezko bakarrizketa saioa, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Hau ere, 18:30ean izango da, Leaburuko pilotalekuan. Izena udaletxean edo 943 675 931 telefonora deituta eman daiteke, irailaren 30a baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!