Leaburuko liburutegirako langile bat kontratatuko du udalak

Ataria 2021eko irailaren 21a

Lanaldia astean 6 ordukoa izango da eta curriculuma irailaren 27a baino lehen eraman beharko da udaletxera.

Leaburu-Txaramako Udalak liburutegi zerbitzurako langile bat kontratatzeko asmoa du. Lanaldia astean 6 ordukoa izan da, eta lan egunak astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dira.

Besteak beste, honako baldintza hauek bete behar direla esan dute: esperientzia izatea, EGA edo baliokidea edukitzea eta absysnet programa ezagutzea. Liburutegiko ohiko lanez gain, udalaren webgunean eguneratu beharko du.

Lanposturako interesa dutenek curriculuma eraman beharko dute udaletxera irailaren 27a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!