Ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute Leaburu-Txaraman

Ataria 2021eko irailaren 20a

Ikastaroetako proposamena berria jasotzeko prest agertu da udala; momentuz, dantza, pilates eta joskintza jarriko dituzte martxan eta izen ematea asteazkenean amaituko da.

Ikasturte berriarekin batera hainbat ikastaro martxan jartzeko asmoa du Leaburu-Txaramako Udalak. Besteak beste, dantza, pilates eta joskintza. Horiek mantendu egingo dituzte, baina proposamen berriak jasotzeko prest daudela azaldu dute. "Gustuko duzuen ikastaro edo jarduerari buruzko ideiak bildu nahi ditugu, aztertu eta, ahal bada, egin ahal izateko", esan dute.

Dantzan, pilatesen edo joskintzan apuntatu nahi duenak asteazkena baino lehen eman beharko du izena, 943 675 931 zenbakira deituta edo udala@leaburutxarama.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!