Unai Zabala aizkolariak ezin izan du kanporaketa gainditu

Ataria 2021eko irailaren 9a

Igandean jokatu zen Mungian aurtengo 3. mailako Aizkora Txapelketaren bigarren kanporaketa. Bertan parte hartu zuen Unai Zabala leaburuarrak, baina ezin izan zuen finalera sailkatzeko balio zuten lehen bi postuetan geratu.

Bederatzi aizkolari lehiatu ziren, eta Zabala seigarren geratu zen, 13.59ko denbora eginez. Aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko ebaki zituzten, eta azkarrenak eta finalerako txartela lortu zutenak Xuban Kañamares (9.56) eta Andoni Iruretagoiena (10.39) izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!