Kañamares, Etxeberria eta Mindegia sailkatu dira

Ataria 2021eko maiatzaren 15a

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu dute Leaburu-Txaramako industrialdeko Diva Pentsuak-en eta Xuban Kañamares V, Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegiak egin dute aurrera.

Eusko Label Sariako laugarren kanporaketa izan da gaur, Leaburu-Txaraman. Era berean, Urdax Magunazelaiak hiru hamarreko harri jasotzaile txapelketako hirugarren kanporaketa izan du eta 125 kiloko zilindroarekin 22 jasoaldi egin ditu, eta hamalauna jasoaldi 125 kiloko kubikoarekin eta bolarekin. Emakumezkoen harri jasotzaile txapelketan Udane Ostolaza aritu da; 50 kiloko zilindroarekin 16 jasoaldi egin ditu, 53 kiloko kubikoarekin 9 jasoaldi, eta 50 kiloko bola 12 aldiz altxa du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!