Hilik aurkitu dute 77 urteko gizonezkoa Txaraman

Ataria 2021eko apirilaren 24a

@112_SOSDeiak

Atzotik falta zen 77 urteko gizonezko tolosarra hilda aurkitu dute Txaraman.

Leaburu-Txaramako Araxes errekan aurkitu dute gizonezkoa. Ertzaintzak jakitera eman duenez atzotik falta zen 77 urteko tolosarra. Bilaketa lanetan ari zirela senitarteko batek aurkitu du 10:00ak aldera.

Momentuz ez dakite zerk eragin duen heriotza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!