Andoni Otegi Almeriako espetxetik Logroñokora lekualdatuko dute

Ataria 2020ko urriaren 13a

Andoni Otegi preso leaburuarra, kamiseta gorriarekin, amaren hiletan.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak sei euskal preso lekualdatzea erabaki du, tartean, Andoni Otegi leaburuarra.

 

Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, sei euskal preso lekualdatuko dituzte. Antton Troitiño, Mikel Arrieta, Andoni Otegi eta Aitzol Maurtua Soriara, Dueñasera eta Logroñora hurbilduko dituzte. Victor Franco eta Agustin Almaraz, berriz, Andaluziatik Madrilera mugituko dituzte.

Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, kartzelako legedia onartu dute presoek, eta gehienek beteak dituzte zigorraren hiru laurdenak. Otegiren kasuan, 2031n beteko lituzke kondenaren hiru laurdenak: hainbat atentatu eta Jose Ramon Rekalde Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Justizia sailburu ohiaren hilketa saiakera leporatuta dago espetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!