Sahararen aldeko elkartasun bilketak udaletxean, ostatuan eta kultur eta osasun gunean

Ataria 2020ko urtarrilaren 16a

Martxan da aurten ere Sahararen aldeko elkartasun bilketa eskualdeko herri guztietan; Leaburu-Txaramak ere bat egin du egitasmoarekin.

Elikagaiak, garbiketa produktuak eta eskolako materiala biltzea da helburua, saharar errefuxiatu kanpamendura eramateko. Besteak beste, honakoa bildu nahi dute: arroza, pasta, azukrea, lekaleak, olioa, atuna eta sardinak oliotan, eztia, konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskolako materiala.

Bilketaren azken eguna urtarrilaren 31a izango da. Leaburun bertan, ostatuan eta udaletxean egin daiteke, eta Txaraman, berriz, kultur eta osasun gunean, astearte goizetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!