Euskararen Eguna 2019

Hitzolarien bilgune izan da plaza

Ataria 2019ko abenduaren 1a

Hitzolariak ekimenaren barruan, herritarrek euskarazko antzinako hitzak eta sortu berriak orrialdeetan idatzi eta guztiekin Tolosaldeko Hitzolarien hiztegi digitala sortzeko helburua jarri zuen, duela aste batzuk, Galtzaundi Euskara Taldeak. Horrela, goizean, Leaburuko plazan egin dute hitzordua, eta han jaso dituzte lehen hitzak.

Tolosaldeko hitz propioak biltzen dihardute herritarrek. Euskara hizkuntza bizia, moldagarria eta dibertigarria dela ikusaraztea du helburu ekimenak. Leaburun egin duten moduan, eskualdeko ahalik eta herri gehienetan egingo da plazako ariketa, baina abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren aurretik, jolas egiteko eta interneteko komunitatean parte hartzeko aukera dago, sare sozialetan, #hitzolariak traolaren bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!