Argazki galeria

Aspertzeko tarterik gabe

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 27a

Hamaikagarren urtez jarraian antolatu dute Azoka Eguna, Leaburun. Bertako nahiz kanpoko produktuak erosteko aukera izan da goizean eta eguerdian, eta inguruko herrietatik bertaratu direnek ez dute giroaz gozatzeko aukera galdu izan nahi.

Mota guztietako produktuak izan dira eskuragai, eta herriko baserritarrek ere postuak jarri dituzte. Baina, azokaren barruan, bestelako ekimenak ere izan dira Leaburuko frontoian, guztiak ere, zuzenean. Besteak beste, koadroak margotzen aritu dira haurrak, Leintz-Gatzagatik etorrita, gatza nola egiten den erakutsi dute, eta Arrain mutanteak ipuinaren aurkezpena egiteko aprobetxatuko dute. Azkenik, sukalde txiki bat ere jarri dute, eta azokan eros zitezkeen produktuekin zuzenean kozinatzen aritu dira. Esaterako, barazkiekin hanburgesak egiten eta babarrun zuriekin Humusa prestatzen erakutsi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!