Larresoroko jaietarako izen ematea, zabalik

Ataria 2019ko uztailaren 15a

Urteak daramatzate Lapurdiko Larresoroko eta Leaburu-Txaramako herritarrek hartu-emanetan. Maiatzaren erdi aldera etorri ziren azkenekoz Senidetze Eguna ospatzera Larresoroko herritarrak, eta datorren iganderako Lapurdira irteera antolatu du Leaburuko Udalak.

Larresoron harri-zubiko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, eta udalak autobusa jarriko du herritarrentzat. 09:45ean aterako Leaburutik eta 10:00etan jasoko ditu txaramarrak.

Larresorora iristean, 11:00k aldera, bertso pilota izango da; 12:30ean zintzur bustitzea eta toka txapelketa antolatu dituzte eta 13:30ean bazkaltzera eseriko dira. Arratsaldean, 17:00ak aldera, zozketa, taloak eta erromeria edukiko dituzte.
Ostirala baino lehen eman beharko da izena udal bulegoetara deituta: 943 67 5931.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!