Leaburuko jaiak 2019

Irudimena martxan jarri dute Leaburun

Irati Urdalleta 2019ko ekainaren 30a

San Pedro jaietako azken egunean murgilduta daude Leaburu-Txaraman. Goizean, eskulanak eta txakolin eta pintxo dastatzea izan dituzte.

Duela astebete hasi ziren festei gaur emango diete amaiera Leaburun. Goizean zehar, adin guztietarako presatutako egitaraua egon da. Txikienek eskulanak egin dituzte, adinaren arabera banatuta. Batzuk amets-harrapatzaileak edo diru-zorroak egiten aritu diren bitartean, besteek koloretako burbuilekin marrazkiak egin dituzte. Helduentzat ere izan da aukerarik. Izan ere, txakolina eta pintxoak prest zituzten plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!