Leaburuko jaiak 2019

Hiru kirol, festa jartzeko

Ataria 2019ko eka. 29a, 18:10

San Pedro jaiak ari dira ospatzen Leaburun, eta herriko gazteek triatloi txapelketa egin dute.

Zaku-karrera, korrika eta bizikleta. Hiru kirol horiek uztartuta arratsalde ederra pasa dute Leaburuko gazteek. Atzo hasi zituzten festak eta gaur dute San Pedro eguna. Goizean, mezaren ostean, hamaiketakoa zian dute eta arratsaldean triatloia egin dute gazteek. Guztira hamabi lagun animatu dira, eta hiru talde eginda osatu dituzte kirolak. Animo eta txalo artean aritu dira begira zeudenak.

Iluntzean poteo musikatua izango dute eta herri afariarekin osatuko dute eguna. Afalostea girotzeko bingoan arituko dira eta gauean, Harresi musika taldearen emanaldia izango dute. Parranda luzatzen zaionarentzat, goizaldean, 04:00ak inguruan, sokatira egingo dute.

Bihar izango dute azken eguna:

Ekainak 30, igandea

  • 12:00. Txakolin dastatzea pintxoz lagunduta.
  • Ordu berean, eskulanak ume eta gazteentzat.
  • 18:00. Herri kirolak. Trontzan: Oihan Arrospide eta Iñaki Agirrezabala/Amaiur Arrospide eta Eneko Arrospide. Korrika: Naroa Arrospide Oier Orbegozoren aurka. Lokotx biltzen: Izaro Ibañez Nora Uriberen aurka.Txinga eroaten, Iker Zubiria Oier Ugartemendiaren aurka. Aizkoran: Unai Zabala eta Anjel Arrospide Kañamares aita-semeen aurka.
  • 19:30. Festei amaiera emateko Freshcool emanaldia Tio Teronen Semeak taldearen eskutik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!