Leaburuko jaiak 2019

Herriko jubilatuen eguna ospatu dute asteburuan Leaburu-Txaraman

Ataria 2019ko ekainaren 25a

San Pedro jaiak iritsi aurretik girotzen joateko jubilatuen eguna ospatu zuten igandean Leaburu-Txaraman.

Txupinazoarekin hasi zuten jubilatuek eguna Leaburu-Txaraman. Meza nagusia izan zuten goizean eta elizatik irtetean dantzariek emanaldi txiki bat eskaini zuten. Ondoren, bazkaltzera joan ziren guztiak batera Zazpi Bide elkartera. Bazkalostean, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak eta trikitilariak aritu ziren giroa alaitzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!