Leaburuko jaiak 2019

Leaburuko San Pedro jaien egitaraua

Ataria 2019ko ekainaren 20a

San Pedro jaiak izan arren, Leaburun ekainaren 23an sartuko dira festa giroan, erretirodunen egunarekin. Ondoren, ekainaren 28tik 30era ospatuko dituzte jaiak.

Egitaraua

Ekainak 23, igandea

  • Txupinazoa
  • 12:30. Meza
  • Dantzariak.
  • Ondoren, bazkaria Zazpi Bide elkartean, Egaña eta Lizaso bertsolari eta trikitilariekin.

Ekainak 28, ostirala

  • Suziriak.
  • 16:00. Ginkana gaztetxoentzat.
  • Ondoren, txokolatada.
  • 21:00. Barrikotea herriko sagardogileen sagardoarekin.
  • 22:30. Oinargi dantza taldearen emanaldia.
  • Ondoren, karaokea eta musika balio anitzeko gelan.

Ekainak 29, larunbata

  • 11:30. Meza Nagusia.
  • Jarraian, hamaiketakoa herritarrentzat.
  • 17:00. Triatloia herriko gazteentzat: bizikleta, korrika eta zaku-karrera.
  • 19:30. Poteo musikatua.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren, afalostea girotzeko bingoa.
  • 00:00. Harresi musika taldearen emanaldia.
  • Amaitutakoan, musika goizeko ordu txikiak arte.
  • 04:00. Sokatira parrandazaleen artean.

Ekainak 30, igandea

  • 12:00. Txakolin dastatzea pintxoz lagunduta.
  • Ordu berean, eskulanak ume eta gazteentzat.
  • 18:00. Herri kirolak. Trontzan: Oihan Arrospide eta Iñaki Agirrezabala/Amaiur Arrospide eta Eneko Arrospide. Korrika: Naroa Arrospide Oier Orbegozoren aurka. Lokotx biltzen: Izaro Ibañez Nora Uriberen aurka.Txinga eroaten, Iker Zubiria Oier Ugartemendiaren aurka. Aizkoran: Unai Zabala eta Anjel Arrospide Kañamares aita-semeen aurka.
  • 19:30. Festei amaiera emateko Freshcool emanaldia Tio Teronen Semeak taldearen eskutik.

Herri afarian begetarianoa ere eskatu ahalko da. Tiketak Leaburuko Ostatuan eta udaletxean daude salgai ekainaren 25a bitarte. Helduek 23 euro ordaindu behar dituzte, haurrek 8.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!