Haur jolasak, festen pizgarri

Ataria 2019ko maiatzaren 25a

Festak ari dira ospatzen Txaraman eta arratsaldeari hasiera emateko haur jolasak egin dituzte.

Atzo arratsaldean eman zieten hasiera Txaramako festei. Afari autogestionatua egin zuten, eta Imanol Ituño magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten jarraian.

Gaur, haurren jolasekin hasi dute festa eguna eta txokolate jatearekin eman diote jarraipena. Arratsalde erdian segalarien erakustaldia ikusteko aukera izan da plaza ondoko belazeetan, eta horren ostean, 20:30ak aldera, argazki erraldoia aterako dute, herriko preso zein eskualdekoei bidaltzeko. Jarraian, herri afaria izango dute elkartean, Oihana Iguaran eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek alaituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!