Leaburu-Txarama eta Larresoro hurbilduz

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 19a

Larresoroko herritarrak Leaburu-Txaramara etorri dira, bi herrien arteko senidetza ospatzeko. Berta, hamaiketakoaz, dantzariez, pilota partidez nahiz bazkariaz gozatzeko aukera izan dute.

Leaburu-Txarama eta Larresoro (Lapurdi) ez daudela hain urrun erakutsi dute beste behin ere. Izan ere, duela hogei urte baino gehiagotik egiten den bezala, bi herrien arteko senidetzen festa ospatu dute gaur ere. Larresoroarrak Leaburu-Txaramara etorri dira eta egun osoko festa izan dute bertan. Goizean, hamaiketakoa egin dute frontoian eta herriko dantzariek ongi etorria egin diete. Ondoren, pilota partidak jokatu dituzte gazte nahiz helduek eta toka txapelketa ere izan dute. Gainera, festari amaiera emateko, herriko ostatuan elkarrekin bazkaltzeko aukera ere eduki dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!