Alkizako Urruzola txakolindegira irteera, igandean

Ataria 2018ko azaroaren 19a

Leaburu-Txaramako Udalak antolatu du irteera, herriko pentsiodun, jubilatu eta beren laguntzaileentzat. Asteartean, hilaren 20an, amaituko da izena emateko epea.

Igandean, azaroaren 25ean egingo dute irteera. 12:30ean abiatuko dira Leaburutik autobusez, eta 12:45ean Txaraman egingo du geldialdia.

Alkizako Urruzola txakolindegiko bodega ezagutu ostean, dastaketa txiki bat egingo dute. Gero, bazkaria izango dute. Honakoa da menua: frijituak, bakailao eta barazki tortilla, hegaluzea parrilan, arkumea, gazta tarta eta kafea. Edateko, berriz, txakolin zuria eta txakolin gorria izango dituzte. Txartelaren prezioa 35 eurokoa da.

Izena emateko epea bihar, azaroak 20, amaituko da. Horretarako 943 67 59 31 telefonora deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!