Jon Irisarri, lehen euskalduna Ordiziako Klasikan

Ataria 2018ko uztailaren 25a

Argazkia: Jon Irisarri

Txirrindulari leaburuarra lehen euskalduna izan da helmugan; horrez gain, sprint berezien saria ere bereganatu du.

Michelton-Scott Robert Power izan da garaile Ordiziako 95. Klasikoan. 2016. urtean txapeldun izan zen Simon Yates taldekidearekin batera helmugaratu da australiarra. Hirugarren Krists Neilands lituaniarra (Israel Cycling Academy) izan da da.

20 txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia, izen handiekin: Yates bera, Matteo Trentin, Ruben Plaza... Horien artean zen Jon Irisarri leaburuarra. Helmugako hirugarren pasaeran 1:10eko tartea ateratzen zioten tropelari. Altzo eta Abaltzisketa lehen aldiz igo ostean, 15 lasterkari geratu dira lasterketa buruan, eta aldea zabaldu dute: 2:30 pasatxoraino.

Altzoko bigarren igoeran sei txirrindulariko taldea osatu dute aurrealdean: Irisarri bera, Rubio, Habton, Juaristi, Aitor Gonzalez eta Simon Yates. Abaltzisketara igotzen hasi aurretik, Rob Power gehitu zaie, eta erasora jo du australiarrak, Yates taldekidearekin batera. Bera izan da azkarrena Ordiziako helmugan.

Lehen euskalduna Jon Irisarri (Caja Rural) leaburuarra izan da, eta berak irabazi du Sprint berezien saria.

Jarraipen osoa Goierriko Hitzan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!