Aparrez busti dira Leaburun

Irati Saizar Artola 2018ko uzt. 1a, 13:24

Herritar guzti-guztiek izan dute aukera aparrarekin festan ibiltzeko. Txikienek, apar festaz gozatu ahal izan dute, eta helduagoek txakolinaren aparra dastatzeko aukera izan dute. 

San Pedro festen azken egunera iritsi dira Leaburun. Eguraldi beroari aurre egiteko ezin aproposagoa zuten prestatuta gaurko egitaraua. Eguerdian hasi dira txakolin dastaketarekin, freskatzen jarriak zituzten ordurako botila guztiak, eta txorizo egosiaren pintxoak ere prest zituzten jendea gerturatzen zenerako. Bien bitartean, haurrek apar festaz gozatzeko aukera izan dute, freskatu bat hartu eta bazkaltzeko gosea egiteko. 

Arratsaldean izango dute festen egitarauko azken ekitaldia. Herri kirol jaialdia antolatu dute. Herriko gazteak izango dir protagonista nagusiak: Anjel Arrospide eta Unai Zabala herritarrak aizkoran arituko dira Kañamaren aita-semeen aurka. Txingan, trontzan eta korrika ere herriko gazteek hartuko dute parte. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!