Leaburun lehen jai egunaren ondoren atseden hartuko dute

Ataria 2018ko ekainaren 24a

San Joan egunean bota dute sanpedroetako txupinazoa Leaburun. Meza, dantzariak eta bazkaria egin dituzte, Lizaso eta Egaña bertsolariekin. Jaiek hurrengo asteburuan izango dute jarraipena.

Ekainak 29, ostirala, San Pedro eguna

10:30. San Pedro jaiari hasiera emateko suziriak
11:00. Meza nagusia. Jarraian, hamaiketakoa Ostatuan.
16:00. Haur jolasak, eta ondoren txokolatada.
21:00. Barrikotea: Udalak sagardoa jarriko du, eta norberak jatekoa eman beharko du.
23:00. Oinargi dantza taldearen emanaldia herriko dantzariekin.

Ekainak 30, larunbata

11:00. Futbito saioa herriko ume eta gazteen artean
17:00. Herriko pilota eskolako umeen arteko pilota partidak
18:30. Banakako pilota partida: Arkaitz Esnaola - Haritz Lertxundiren aurka.
20:00. Trikipoteoa herritarrentzat.
21:00. Herri afaria. Ondoren, Elizgoien Ahizpak taldea eta Disko festa, goizaldera arte, balio anitzeko gelan.

Uztailak 1, igandea

12:30. Txakolin dastaketa. Ordu berean, apar festa haurrentzat
18:00. Herri kirol jaialdia: Aizkoran: Anjel Arrospide eta Unai Zabala herritarrak Kañamaren aita-semeen aurka. Txingan, trontzan eta korrika, herriko gazteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!