Leaburuko jaiak: egitaraua

Ataria 2018ko ekainaren 15a

San Joan egunean jubilatuen eguna ospatuko dute, eta sanpedroak ekainaren 29tik uztailaren 1era bitarte ospatuko dituzte.

Ekainak 24, igandea, jubilatuen eguna

12:00. Txupinazoa
12:30. Meza. Ondoren, herriko dantzariek dantza saioa eskainiko dute.
14:00. Bazkaria Zazpi Bide elkartean, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin eta herriko trikitilariekin.

Ekainak 29, ostirala, San Pedro eguna

10:30. San Pedro jaiari hasiera emateko suziriak
11:00. Meza nagusia. Jarraian, hamaiketakoa Ostatuan.
16:00. Haur jolasak, eta ondoren txokolatada.
21:00. Barrikotea: Udalak sagardoa jarriko du, eta norberak jatekoa eman beharko du.
23:00. Oinargi dantza taldearen emanaldia herriko dantzariekin.

Ekainak 30, larunbata

11:00. Futbito saioa herriko ume eta gazteen artean
17:00. Herriko pilota eskolako umeen arteko pilota partidak
18:30. Banakako pilota partida: Arkaitz Esnaola - Haritz Lertxundiren aurka.
20:00. Trikipoteoa herritarrentzat.
21:00. Herri afaria. Ondoren, Elizgoien Ahizpak taldea eta Disko festa, goizaldera arte, balio anitzeko gelan.

Uztailak 1, igandea

12:30. Txakolin dastaketa. Ordu berean, apar festa haurrentzat
18:00. Herri kirol jaialdia: Aizkoran: Anjel Arrospide eta Unai Zabala herritarrak Kañamaren aita-semeen aurka. Txingan, trontzan eta korrika, herriko gazteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!