Txaramako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Ataria 2018ko maiatzaren 29a

Afari autogestionatu batekin hasiko dituzte jaiak, ostiralean. Ondoren Ion Martinez Txikik eta Itziar Saenz de Ojer clownak saioa eskainiko dute.

Larunbatean herri afaria egingo dute eta parte hartzeko 650 27 65 10 (Mari Jose) eta 638 88 91 63 (Nagore) telefonoetara deitu behar da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 izango da. Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 10 euro.

Egitaraua

Ekainak 1, ostirala

  • 20:30. Afari autogestionatua. Norberak bere jana eraman beharko du eta festa batzordeak edaria jarriko du. Afaria elkartean izango da.
  • 22:15. Ion Martinezen eta Itziar Saenz de Ojerren saioa. Umorez betetako gaua izango dela diote antolatzaileek, "gure auzoko zein aldameneko herrietako oro gonbidatuta zaudete umore fresko horretan parte hartzea".

Ekainak 2, larunbata

  • 16:30. Haur jolasak Txaramako plazan, eta ondoren, Zumba saioa Beasaingo Edurne irakaslearen eskutik.
  • 20:30. Presoen aldeko argazkia aterako dute eta jarrian herri afaria egingo dute elkartean. Oihana Iguaran eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariak ere egongo dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!