Leaburu-Txarama eta Larresorokoen urteroko zita

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 6a

Urteak daramatzate Lapurdiko Larresoroko eta Leaburu-Txaramako herritarrek hartu emanetan. Aurten, lapurtarrei tokatu zaie gipuzkoarrena inguratzea. 

Bost urte inguru daramatzate ofizialki senidetuta Leaburu-Txaramak eta Larresorok. Hala ere, 16. urtean ezagutu zuten elkar XIV Orduko Ibilaldian; ordutik, urtero elkartzen dira. Txandaka egiten dute, urte batean Lapurdira joaten dira, eta bestean alderantziz. Gaur, autobusa bete dute eta Leaburuko plazara iritsi dira hamaikak inguruan. Lehendabizi, herriko gaztetxoenek dantza egin diete harrera gisa. Jarraian, hamaiketakoa egin dute, eta ondoren, bertso pilota izan da Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariekin, eta pilota partidetan herriko gaztetxoak aritu dira batetik, eta Lizaso-Esnaola Etxabarri-Errekaren aurka, bestetik. Senidetze festa amaitzeko, denek elkarrekin bazkaldu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!