Salgai daude Larresorokoen bisitarako txartelak

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko apirilaren 25a

Leaburuko herritarrak, Larresoron, 2016an.

Leaburu-Txaramako herritarrek Lapurdiko Larresorokoen bisita jasoko dute maiatzaren 6an, eta herriko ostatuan egingo den bazkarirako txartelak astelehenera arte izango dira salgai.

Larresoroko herritarren bisita jasoko dute, maiatzaren 6an, Leaburu-Txaraman. Anaieratze festa ospatuko dute egun horretan. 11:00etan ongi etorria egingo diete, dantzariekin, Leaburuko pilotalekuan eta segidan hamaiketakoa egingo dute.

12:00etan, berriz, bertso-pilota saioa izango da, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaranekin. Pilota partidetan, berriz, herriko gaztetxoez gain, Lizaso eta Esnaola, Etxabarri eta Errekaren aurka arituko dira.

14:30ean, berriz, elkarrekin bazkalduko dute herriko ostatuan. Txartelak hilaren 30a bitarte erosi daitezke 943 67 59 31 telefono zenbakira deituta. Helduek 22 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 10 euro.

Helduen menua: entsalada mista, bakailao tortilla, parrillan erretako saihetsa, eta gazta eta irasagarra. Kafea ere menuaren barruan izango da. Haurrentzat, berriz, makarroiak eta solomoa izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!