Udaleko lan poltsa osatzeko aukera

Ataria 2018ko apirilaren 16a

Leaburu-Txaramako Udalak herri lanak eta garbitzaile lanak egin ahal izateko lan poltsa ireki du. Bi lan poltsetara aurkezteko epea apirilaren 27an amaituko da.

Herri lanak egiteko bete beharreko baldintzak dira herrikoa izatea, autoa gidatzeko B1 gidabaimena izatea, erremintak maneiatzen jakitea, herriko lanak egiteko gaitasuna izatea eta euskara ere baloratuko dute.

Garbitzaile lanetarako ere herriko izatea, B1 gidabaimena izatea eta garbiketa lanetan esperientzia izatea eskatzen da, eta euskara ere baloratuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!