Jon Irisarri, Itzuliako atzoko etapako ihesaldian sartuta

Ataria 2018ko apirilaren 4a

Jon Irisarri Caja Ruraleko txirrindulari leaburuarra protagonistetako bat izan zen atzoko Euskal Herriko Itzulian. Zortzi txirrindulari egon ziren ihes eginda Bermeo eta Gaubea artean jokatutako etapan, eta horietako bat Irisarri bera izan zen. Azkenean tropelak ihesaldia bertan behera utzi zuen eta esprintean erabaki zen oso lehiatua eta gogorra izan zen etapa.

Irisarrik EITBri azaldu zioenez, «etapa luzea eta gogorra» izan zen. Taldea ondo dagoela eta bera «gustura eta sentsazio onekin» dagoela gaineratu zuen. Gaurkoan erlojuaren aurkakoa izango dute Itzulian, Lodosa-Sartaguda-Lodosa artekoa. Irisarri 107. postuan doa lehenengo hiru etapak igarota, liderrarengandik 13'49''ra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!