San Sebastianen omenez, meza eta hamaiketakoa

Irati Saizar Artola 2018ko urtarrilaren 21a

San Sebastian eguna atzo izan bazen ere, Leaburu-Txaramako herritarrek gaur hartu dute eguna behar bezala ospatzeko tartea.

San Sebastian baselizan bildu dira goizean goiz herritarrak. Meza entzun dute lehendabizi, eta jarraian, herriko zortzi haurrek dantza egin dute San Sebastian abestia oinarri zutela; beste doinu batzuk ere dantzatu dituzte. Emanaldiaren ostean hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute herriko ostatuan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!