Baratzeak eta tailerrak, frontoira eraman dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko urriaren 29a

IX. Artisau eta Barazki Azoka ospatu dute, goizean, Leaburuko frontoian. Bertan, herriko nahiz inguruko baserritar eta artisauak bildu dira, erakustaldi eta bertso bazkari artean.

Goizeko 10:00etan ireki dituzte postuak. Batzuek, oraindik ere, beraien produktuak jartzeko zituzten. Hala ere, pixkanaka bisitariak gerturatzen hasi dira, eta zozketa ezberdinen artean, haurrentzako tailer ugari ere izan dira. Gari irinez egindako taloak jateko aukera eskaitzeaz gain, 11:00etatik aurrera, kultur aniztasunari tartea egin diote; horrela, Kuba, Maroko, Argentina, Peru eta Errumaniako jakiek euren lekua izan dute.

Eguerdian, motozerraz egurra lantzeko erakustaldia eskaini du Luis Eraso berastegiarrak. Gero, Joxe Manuel Iriarteren eta bere zaldien txanda izan da, eta bertaratuek zaldian ibiltzeko aukera ere izan dute. Azkenik, bertso bazkaria egin dute Zazpi Bide elkartean Jokin Uranga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!