Kultur aniztasunari egingo diote lekua, Artisautza eta Barazki Azokan

Ataria 2017ko urriaren 24a

Artisau eta Barazki Azoka egingo dute bederatzigarren aldiz, igandean, Leaburu-Txaraman. Aurtengoan kultur aniztasunari egingo diote tartea eta Kuba, Maroko, Argentina, Peru eta Errumaniako jakiak izango dira.

IX. Artisau eta Barazki Azoka egingo dute igandean, hilak 29, Leaburu-Txaraman. 10:00etan irekiko dituzte postuak eta hainbat zozketa ere egingo dituzte. Era berean, zaldian ibiltzeko aukera egongo da eta baita gari irinez egindako talo bereziak jateko parada ere. Kuba, Maroko, Argentina, Peru eta Errumaniako jakiek ere izango dute euren lekua 11:00etatik aurrera, izan ere, aurten kultur aniztasunari tartea egin nahi izan diote.

12:00etan motozerraz egurra lantzeko erakustaldia eskainiko du Berastegiko Luis Erasok. 13:00etan zaldi erakustaldia eskainiko du Joxe Manuel Iriartek eta ondoren bertso bazkaria egingo dute Zazpi Bide elkartean Jokin Uranga eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Txartelak udaletxean eta ostatuan erosi daitezke. Helduek 20 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 10 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!