Ohiko osoko bilkura egingo dute Leaburun, gaur, 20:00etan

Ataria 2017ko irailaren 21a

Leaburu-Txaramako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, hilak 21, 20:00etatik aurrera. Hizketagai izango dituzten gaien artean daude plaza eta ingurua berrurbanizatzeko proiektuaren eta baldintza administratibo berezien onarpena, baita 2018ko ordenantza fiskalen aldaketaren onarpena ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!