Leaburuko sanpedroak 2017

Kirola ere festa da

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko uztailaren 1a

Haur krosa izan da, goizean, Leaburuko San Pedro jaietan; haur eta gaztetxoen esfortzuak izan du saria.

Egun handiarekin ekin zieten jaiei, baina leaburuarren asteburua luze dator oraindik, eta goizean haur eta gaztetxoen txanda izan da, haur krosarekin.

Gazteenek plazari bi itzuli eman behar izan dizkiote, eta ostatuperaino jaitsi dira zahartxeagoa. Kirola eta festa batera daitezkeela erakutsi dute belaunaldi berriek, eta gozoki zorroa jaso dute, esfortzuaren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!