Leaburuko sanpedroak 2017

Sanpedroak atzoko, gaurko eta biharko leaburuarrentzat

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ekainaren 29a

Gaur ekin diete, Leaburun, herriko jaiei; hamaiketakoan herriko belaunaldi guztiak elkartu dira mahaiaren bueltan.

Joan den igandean erretirodunen egunak sanpedroen atarikoa iragarri zuen, eta gaur bai, gaur, ekainaren 29an, Leaburuko eguna handia ospatzen ari dira: San Pedro eguna.

Meza nagusiaren ondotik, urteroko moduan, hamaiketakoa egin dute ostatuan, eta mahaiaren bueltan elkartu dira leaburuar belaunaldi guztiak; gaztetxoenak ilusioz ziren, herriko jaietako zapi morea lepoak lotuta.

Aurten, gainera, mahaiaren inguruko belaunaldi eta garai truke hori islatu dute plazan. Argazki erakusketa prestatu dute elizako atarian, aspaldiko irudiak eta gaur egungoak nahastuz, eta herritarren jakin mina piztu du egitasmoa, aurpegi guztiak ezagutu nahian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!