Erretiratuen eguna, jaiak hasteko

Tolosaldeko Ataria 2017ko eka. 26a, 16:44

Datorren ostegunean, San Pedro egunean hasiko dira Leaburuko festak. Aurreko igandean, herriko jubilatuen eguna ospatu zuten.

Eguerdian meza entzun ondoren herriko dantzariek saioa eskaini zuten plazan. Ondoren, bazkaria izan zen Zazpi Bide elkartean, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak eta trikitilariak han zeudela.

Jaiak jarraituko du ostegunean:

Ekainak 29, osteguna

10:45. San Pedro jaiei hasiera emateko suziriak.
11:00. Meza nagusia. Goizean zehar argazki erakusketa egongo da.
Jarraian. Hamaiketakoa Ostatuan herritarrentzat.
16:30. Umeentzat jolasak eta ondoren, txokolate jatea.
21:00. Barrikotea. Udalak sagardoa jarriko du, eta norberak jatekoa eraman beharko du.

Uztailak 1, larunbata

11:30. Herri krosa umeentzat.
17:00. Herriko pilota eskolako umeen arteko pilota partidak.
Jarraian. Gazteen arteko pala partidak.
Bukatzeko. Banakako pilota partida Arkaitz Esnaola eta Eneko Maizen aurka.
19:30. Pintxo potea herritarrentzat, trikitiaz alaiturik.
21:30. Herriko dantzarien emanaldia.
Ondoren. Disko festa goizaldera arte, balio anitzeko lokalean.

Uztailak 2, igandea

10:30. Meza
12:00. Txakolin dastaketa, eta apar festa umeentzat.
14:00. Herri bazkaria eta marrazki lehiaketako sari banaketa.
18:00. Herri kirolak: Aizkoran Unai Zabala eta Kañamares, Igor Esnaola eta Alazne Etxaburuaren aurka. Txingekin, Iker Zubia eta Oier Ugartemendia. Trontzan, Oihan Arrospide eta Eneko Arrospide, Amaiur Arrospide eta Iñaki Agirrezabalagaren aurka. Lokotxak biltzen: Eneritz Ugartemendia Maialen Arrospideren aurka, eta Jone Arrospide Judith Iturriozen aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!