Tolosaldeko Ahal Duguk eta Tolosa zein Ibarrako PSE-EE alderdiek elkartasuna azaldu diete zauritutako eta kaltetutako langileei. PSE-EEk gainera, Osalani gertatutakoa ikertzeko eskatu dio, eta langileen segurtasuna "lehentasuna" dela adierazi du. "Enpresa-sektoreari eta orokorrean, langilegoari zein lan ikuskaritzari dei egiten diegu segurtasun arauak zorrotz betetzeko eta Lan Arriskuen Prebentziorako Legea betetzeko".
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?