Herritarren arteko herri kirol proba, Txaramako jaietan

Ataria 2017ko maiatzaren 16a

Aurtengo Txaramako jaiak maiatzaren 26 eta 27an izango dira. Larunbatean, "giro pixka bat jartzeko" gazteen eta helduen arteko kirol proba egin nahi dute, eta izen ematea zabaldu.

Maiatzaren 27ko gazteen helduen aurkako herri kirol proban parte hartu nahi dutenek 638 88 91 63 (Nagore) telefono zenbakira deitu behar dute. Herri afaria ere antolatu dute maiatzaren 27rako, eta izen ematea maiatzaren 23an bukatuko da. 675 70 58 97 (Itziar) edo 650 27 65 10 (Mari Jose) telefono zenbakietara deitu behar da. Afariak 30 euro balio du eta 20 urte azpikoek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

Egitaraua

Maiatzak 26, ostirala

  • 20:30: Barrikotea elkartean.
  • 22:30: Imanol Ituiño magoaren ikuskizuna

Maiatzak 27, larunbata

  • 17:00: Ume jolasak eta ondoren, txokolate jatea.
  • 19:00: Herri kirolak: Txaramako helduak Txaramako gazteen aurka.
  • 20:30: Presoen aldeko argazki erraldoia.
  • 21:00: Herri afaria. Angel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira, eta baita kantaldi paregabea Fermin Valentziarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!