Larresoroko lagunekin txakolindegira

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 11a, 15:37
Larresoron egindako bazkari baten artxiboko irudia

Urtero bezala, aurten ere Leaburu-Txaramako herritarrak Larresoroko Ote Lore Elkarteko lagunekin bazkaria egingo dute. Maiatzaren 20an elkartuko dira, Getarian.

Aurtengoan Getariko Gaintza txakolindegian bazkalduko dute. Leaburu-Txaramako herritarrek 12:00etan egingo diete ongi etorria Larresorokoei txakolindegian bertan, eta ondoren toka txapelketa egingo dute.

Bazkarirako izen ematea maiatzaren 17an itxiko dute eta 43 euro ordaindu behar dira. Menua honakoa da: atuna tipularekin, bakailao-tortilla, arrautza-irinetan pasatako legatza, arkume errea, eta gazta, irasagarra eta intxaurrak. Izena 943 67 59 31 telefono zenbakira deituta eman behar da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!