Indarkeria matxistari aurre egiteko ikastaroa, Leaburun

Ataria 2016ko abenduaren 21a

Irudian, Ibarrako autodefentsa feminista tailerra.

Leaburu-Txaramako Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko egindako apustuaren barruan, autodefentsa ikastaroa antolatu zuen eta oraindik parte hartzeko aukera dago.

Hurrengo bi saioak urtarrilaren 7 eta 14an izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Herriko 12 urtetik aurrera dituzten emakumeek parte hartu dezakete eta nerabe zein langabetuek ez dute ikastaroa ordaindu beharko. Gainontzekoek 5 eta 10 euro artean ordaindu beharko dute saio bakoitza. Udalak hala ere, emakume guztiak animatu nahi ditu parte hartzera eta horregatik egoera ekonomikoak medio joaten ez direnei laguntzeko prest dago.

EGUNEROKOA IZAN EZ DADIN

«Indarkeria matxista eguneroko ogi bihurtu zaigu. Ia egunero dugu horrelako berriren bat. Gure kaleetan, etxeetan, herrietako jaietan... edozein lekutan gertatu izan da. Hala ere, oraindik salatzen ez diren indarkeria matxista kasuak ere ziur badaudela», esan du Leaburu-Txaramako Udalak.

Horren aurrean, «ezin gara geldi egon», nabarmendu du, eta hori dela eta antolatu dute autodefentsa feministako ikastaroa. «Gure herriko emakumeon defentsan» antolatu du ikastaroa udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!