Amaitzear dira San Pedro festak Leaburun. Goizean, eguzkia lagun, gerturatu diren haurrek apar festan gozatzeko aukera izan dute eta helduagoek, txakolina dastatuz eta pintxoak janez pasa dute eguerdia. Arratsaldean, Beterriko talogileak antzezlana ikusteko aukera izango da plazan eta festak behar bezala amaitzeko, Oinargi dantza taldeak emanaldia eskainiko du.