Leaburu-Txaramako Udalak San Pedro jaiei begira marrazki eta ipuin lehiaketa antolatu ditu haur eta gaztetxoei zuzenduta. Sari banaketa San Pedro jaietan egingo litzateke.
Marrazki lehiaketan bi adin tartetako haurrek parte hartu ahal izango dute, 2-5 urte bitarteko haurrak (Haur Hezkuntzakoak) eta LH 1-3 maila artekoak. Haurrek marrazkia liburutegian egin ahal izango dute, ekainaren 15era bitarte. Bertan izango dute beharrezkoa den materiala.
Epaia herritarrek eman beharko dute, eta egilea nor den jakin gabe tabernan ikusgai egongo diren marrazkien artean aukeratuko dute. Parte hartzaile guztiek izango dute saria, baina irabazleek sari berezia izango du.
IPUIN LEHIAKETA
Ipuin lehiaketa, berriz, LH 4-6 maila bitarteko eta DBH 1-4 bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago. Lehen taldekoek orri bateko ipuina idatzi beharko dute gutxienez, eta DBHkoek bi orri; biek 12 karakterea erabiliz eta 1,5eko ilara tartea erabiliz. Lanetan baloratuko da euskararen jatortasuna, originala izatea eta idazkeraren txukuntasuna.
Ipuina ekainaren 15a baino lehen aurkeztu behar da liburutegian; ipuinean izenik jarri gabe. Epaia herritarrez osatutako epai-mahai batek emango du.
Parte hartzaile guztiek izango dute saria, baina irabazleek sari berezia jasoko dute.