Irisarri txirrindulariak Txekian korrituko du asteburu honetan

Asier Imaz 2016ko ekainaren 1a

Jon Irisarri Txekiara joango da asteburuan. Ostiraletik igandera bitarte bertako errepideetan lehiatuko da Leaburuko txirrindularia, 23 urte azpikoen Bakearen Lasterketan.

Irisarri Espainiako selekzioarekin ariko da, Jokin Etxabe bergararrarekin batera. Txekian egongo denez, Euskal Herriko asteburuko bi lasterketak galduko ditu leaburuarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!