Txaramarrek festa giroz beteko dute auzoa

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 27a

Txaramako Festa Batzordeak bi egunetako egitaraua osatua du; bertan herritarrak izango dira protagonista

Txaraman festak ospatzeko prest daude. Bi egunetan txaramarrak batu eta une politak bizitzeko aukera izango dute.

Aipatu, esaterako, Unai Zabala Zubelzu herritar gazteak aizkora saioa eskainiko duela etxean, txaramarra baita. Eta bestetik, auzokidez osatutako musika talde batek ere estreinaldia izango duela; Iturri Berriak izeneko gazteek euren auzoan bertan eskainiko baitute kontzertua larunbateko herri afariaren ostean.

EGITARAUA

GAUR, MAIATZAK 27

20:30. Barrikotea.

Ondoren. Barreterapia, Zorione Aperribayrekin.

BIHAR, MAIATZAK 28

17:00. Ume jolasak eta ondoren, txokolate jatea.

19:00. Aizkora saioa. Herriko semea: Unai Zabala Zubelzu.

21:00. Herri afaria, Anjel Mari Peñagarikano eta Julio Soto bertsolariekin.

Ondoren. Erromeria, Iturri Berriak taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!