Auto-makillaje ikastaroa maiatzeko astearteetan

Ataria 2016ko apirilaren 21a

Udalak auto-makillaje ikastaroa antolatu du maiatzeko bost astearteetarako. 19:00etatik 21:00etara izango da, eta pertsona bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu. Izena apirilaren 25a, astelehena, baino lehen eman behar da udaletxean. Gehienez 12 pertsonako taldea osatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!