Erretirodunek euren eguna gustura ospatu dute

Maier Ugartemendia 2015eko irailaren 24a

Igandean ospatu zuten Leaburu-Txaramako erretirodunek euren eguna, egun osoko egitarauarekin

Berrogei pertsona inguru bildu ziren igandean, eta herriko dantzariek eta trikitilariek ere lagundu zieten erretirodunei euren eguna ospatzen, dantza eta musikarekin. Bazkaria, urtero bezala, Zazpi Bide elkarteqan egin zuten, eta bazkalondoren musikaz gain, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak ere izan zituzten bertsotan. Edonola ere urtean behin izaten duten zita honetan, euren eguna behar bezala ospatzeko aukera bikaina izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!