San Pedro jaiek hartu dute lekukoa

Jone Amonarriz 2015eko ekainaren 28a

Sanjoanen ondoren, iritsi dira San Pedro jaiak. Egun osoko egitaraua antolatu dute Leaburu-Txaraman eta dozenaka lagun bildu dira.

Txakolin dastaketarekin batera pintxoak eta trikitilariak izan dituzte bertaratu direnek. Tartean txirrindulari proba herrikoiko sariak ere banatu dituzte: Oier Ugartemendia (lehenengo taldean) eta Unai Zubia (bigarren talean) izan dira irabazleak.

Herri bazkariaren ondoren, festak jarraipena izango du:

17:00. Segalari gaztetxoen Leaburuko II. Saria. Leaburuko ermitaren ondoko belardian. Alebin, infantil eta akadeteak (11-16 urte bitartekoak) ariko dira. Guztira Tolosaldeko eta Goierriko 15 gazte, tartean herriko segalariak.

22:00. Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!