Bihar hasiko dira Txaramako festak

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko maiatzaren 28a

Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute lehenik, eta barrikotea ondoren. Larunbatean izango dira gainontzeko ekitaldiak.

Tartean aizkolari gazte baten debuta. Unai Zabala Zubelzu herritarra lehen aldiz ariko da aizkoran. 19:00etatik aurrera ikusi ahalko zaio lanean, plazan.

Egitaraua

BIHAR, MAIATZAK 30
20:15. Euskal presoekin elkartasun elkarretaratzea, plazan.
20:30. Barrikotea elkartean. Janaria norberak eraman beharko du. Ondoren, Eriz magoa.

ETZI, MAIATZAK 30
11:00. Arku tiraketa.
12:00. Herritarren arteko Toka Txapelketa.
17:00. Haur jolasak.
19:00. Unai Zabala Zubelzu herritarra lehen aldiz ariko da aizkoran. Plazan egingo du erakustaldia.
20:30. Afaria elkartean Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolariekin eta Joxe Ramon Aldasoro txiste-kontalariarekin.
Tartean herriko musikari gazteak ere ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!