Hauteskundeak 2015. Emaitzak

EH Bilduk irabazi du Leaburun

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Leaburun 109 boto lortu ditu EH Bilduk, eta Bide Berriak plataformak 94; honenbestez, Luixa Uzkudun izango da alkatea.

Erroldako 268 bizilagunetatik gehiengoak EH Bildu babestu du azkenean, 109 boto izan ditu, baina Bide Berriak gertu geratu da, 94 boto izan ditu. Zazpi hautetsietatik 4 lortu ditu EH Bilduk, eta baita alkatetza ere, noski, eta 3 Bide Berriakek. EH Bilduko Luisa Uzkudun izango da hortaz, alkate datozen lau urteetan eta hau esan du: «Pozik gaude, herritarren babesa jaso dugu eta ez diegu hutsik egingo. Herritarren alde lan egiten jarraituko dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!