Munduko kultura ezberdinak ezagutzeko aukera haur eta gaztetxoentzat

Maier Ugartemendia 2014ko azaroaren 13a

Udal liburutegia azaroaren hasieratik zabalik dago, ohiko egutegi eta ordutegian

Larunbaterako haur eta gaztetxoei zuzendutako bi emanaldi prestatu ditu Leaburu-Txaramako Udalak. Bi emanaldiak Eneko Etxeberriak eskainiko ditu. Etxeberria Lehen Hezkuntzako irakaslea da eta bizikletaz  bidaia luzeak egin izan ditu. Bidaia horien artean dago lau urtetan zehar munduari bira eman zionekoa.
Eskainiko duen lehen emanaldia Faustinarekin munduratuz izenekoa da; 16:00etan, Leaburuko kultur etxean izango da. Emanaldi hau 3-8 urte bitarteko umeei egokitutako antzerkia da.
17:00etan, berriz, beste saio bat eskainiko du Etxeberriak. Oraingoan 8 urtetik gorako haur eta gaztetxoei zuzendutakoa. Honakoa ikus-entzunezko emanaldi bat izango da.
Emanaldi hauen bitartez, kultura ezberdinak ezagutzeko aukera izango da. Etxeberriak bere esperientziatik abiatuta munduan zehar ezagututako kultura horiek ezagutaraziko baitizkie, bertaratzen diren guztiei.
Hortaz, udalak herritar guztiei aukera hau ez galtzeko adierazi die eta bi emanaldi hauek gozatzera animatu ditu.
Liburutegi zerbitzua martxan
Leaburu-Txaramako Udal Liburutegia aurtengo ikasturtean ere zabalik egongo dela jakinarazi du udalak. Azaroaren 3an ireki zuten berriro ere liburutegia, eta maiatzaren amaierara arte egongo da zabalik.
Liburutegia ohiko egunetan eta orduetan egongo da zabalik: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:30etik 19:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!