Erretirodunek giro onean ospatu dute euren eguna

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 22a

Berrogeita hamar lagunetik gora bildu ziren atzo Leaburu-Txaramako erretirodunen egunean

Leaburu-Txaramako erretirodunek euren eguna ospatu zuten atzo, eta egun politaz gozatzeko aukera izan zuten. Meza, herriko dantzarien emanaldia, herriko trikitilariak eta Iker Zubeldia eta Angel Mari Peñagatikano bertsolarien saioa izan zituzten, besteak beste. Bazkalostean, gainera, trikitilari eta bertsolarien artean opariak jasotzeko aukera ere izan zuten.

Edonola ere, elkarrekin giro bikainean egun politaz gozatzeko aukera izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!